Otsailaren 9tik aurrera, Asier Mendizabal (Ordizia, Gipuzkoa, 1973) artistaren hainbat lan berri hartuko ditu Madrilgo Reina Sofia museoak. Guztira 12 artelan izango dira ikusgai, tartean eskulturak, collage-ak, argazkiak eta testuen offset inprimatzeak.
Aldez aurretik eman diguten forma konkretu baten inguruan dagoena zalantzan jartzea proposatzen du artistak. Bilduma honek, gainera, ideologiak gizabanakoak elkartzeko duen gaitasunaren inguruko hausnarketa ere plazaratzen du.
Hard Edge eta Soft Focus artelanak erakusketa honetarako sortu ditu, berariaz. Baina, badira lehendik sortutakoak ere; Figures and prefigurations eta Auñamendi lanek, adibidez, testuinguru ideologiko ezberdinetatik abiatuta emaitza formal antzekoetara heldu diren artisten argazki muntaiak biltzen dituzte. Otxarkoaga argazki pieza eta Memorial eskultura ere ikusgai izango dira Madrilen.
''Edukiak eta formak elkarrekin doaz Mendizabalen lanetan'', esan du Manuel Borja Villel Madrilgo Reina Sofia museoko zuzendariak. ''Bere lan batzuek Jorge Oteiza eta Agustín Ibarrola ekartzen dute gogora'', gaineratu du.
Manuel Borja Villelen ustetan, Mendizabalen lanetan formaren eta identitatearen, eta elementu poetikoaren eta Historiaren arteko oreka dago. ''Formaren, hitzaldiaren eta ideologiaren arteko harremanei arreta berezia jartzen die'', esan du.
Madrilgo museoko zuzendariaren ustez, ''modernotasunak etorkizuneko proiektu bat izateari utzi dio eta orain tradizio bihurtu da''. Bere hitzetan, '' euskal artistak arazo horri egiten dio aurre''.
Asier Mendizabalen lanak maiatzaren 2ra arte egongo dira ikusgai Madrilgo Reina Sofia Museoan.
Asier Mendizabalen erakusketa Reina Sofian, forma aztertzeko - EiTB Kultura Artea
2011/02/14
ASIER MENDIZABAL ARTISTA REINA SOFIAN
2010/05/13
BIRZIKLART PROIEKTUA
Aurten ere proiektu honetik hasiko gara lanean DBH 2. eta DBH 3. kurtsoetan plastika eta ikus-hezkuntza arloan.
Euskal Herriko beste txoko batzuetan ere helburu bera duten tailerrak antolatzen dira. Hemen ikusgai duzuen hau interesgarria iruditu zait zuen obrak egiten hasi aurretik ideia ezberdinak hartzeko.
2010/05/10
AUTOERRETRATOAREN PROIEKTUA DBH 2-n.
Aurtengo ikasturtean ere hasi gara proiektu ezberdinak lantzen.
DBH 2. mailan Autoerretratoarena amaitzen ari gara. Bideo honetan zenbait ikasle burubelarri lanean ikusteko aukera duzue.
2010/04/22
KATAKRAK
Ba al dakizu zer egiten duen Katakrak taldeak??
2004 ez geroztik lanean diarduen talde Kataluniar honek birziklatutako jostailu eta material ezberdinekin, joku eta objetu berriak sortzen ditu...
Gauza interesgarriak eta bitxiak lortu daitezke, kreatibitatea martxan jartzen denean. Beskela ikusi bertako iruid eta bideo hauek:
AURREKO PERSPEKTIBA KONIKOA
Hona hemen aurreko perspektiba konikoa erabiliaz, modu erraz batean espazio bat nola sortu azaltzen duen bideoa. Arau gutxi batzuk jarraituz, edonork diseinatu dezake gela edo espazio bat.
2010/03/02
2010/01/29
OTEIZA MUSEOA
Gaur Oteiza museoan izan gara D.B.H. 4. mailako plastika arloko ikasleak. Atzo tailer esperimental txiki bat antolatu genuen ikastolan. Bi ekintza hauekin Euskal Herriak eman duen artista haundienetariko baten obra ezagutu eta ulertzeko aukera izan dugu. Hona hemen bisitaldiaren argazki batzuk.