Mostrando entradas con la etiqueta Zinemagintza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Zinemagintza. Mostrar todas las entradas

2008/11/03

URRUNEKO ZINEA

YASUJIRO OZU "TOKYO MONOGATARI" (1953)



HOU HSIAO HSIEN "THREE TIMES"



ABBAS KIAROSTAMI WHERE IS THE FRIEND´S HOME?" (1987)

ZINE MUTUA

FRIEDRICH W. MURNAU "NOSFERATU" (1922)




FRITZ LANG "METROPOLIS"(1926)



CHARLES CHAPLIN "MODERN TIMES" (1936)

"MOOLAADÉ" Ousmane Sembene

Ousmane Sembene, iaz 84 urtekin il zen zuzendari senegaldarrak, guri horren ezezaguna zaigun Afrikar mundura hurbildu gindun.
Bere karrera luzeak, sari garrantzitsuak eraman zituen, Cannes eta Veneziako zine jaialdietan jasotakoak dire hauen lekuko.

Hemenetxe duzue utzitako azken filmaren zati bat.

2008/10/28

LUMIERE ANAIAK ETA ZINEMATOGRAFOA: ARGAZKIA ZINE BILAKATU ZENEAN



Lumiére anaiak, August eta Louis, historiako lehen "zinemagileak" dira. Hauek asmatu zuten Zinematografoa deituriko makina eta harekin oso iraupen laburreko filmak egin zituzten. Haseran ez zioten etorkizunik ikusi heuren makinari; izan ere nor egon zitekeen garai hartan ,egunero kalean ikusten ditugun irudiak pantaila batean ikustearren ordaintzeko prest?

1895eko abenduaren 28an Parisko Le Grand Cafean, hamar film labur aurkeztu zituzten eta denen artean iraupena ez zen 20 minututara heltzen. Hauen artean "Sortie des usines á Lion" (langileak fabrikatik ateratzen) duzue ikusgai, euren lehendabiziko lana izan zena.

2008/06/11

ORSON WELLS ZINE ZUZENDARIAK EUSKAL HERRIAZ ESAN ZUENA

Historikoki, zinemak eman duen zinemagile haundienetako bat da; "Ciudadano Kane" izan zen bere maisu lana.Guzti hau bazenekien agian...bainan ba al zenekien Euskal Herria eta euskaldunak ere ezagutu zituela???

Ikusi eta entzun gutaz esan zuena....

2008/04/24

"BORN INTO BROTHELS" FILM DOKUMENTALA



Zana Briski eta Ross Kauffman zuzendariek eginiko "Born into Brothels" (los niños del barrio rojo) film dokumental honek dituen sariak ongi merezitakoak direla esan daiteke nere uste apalean.


Dokumental honen protagonistak, Calcutako prostituta batzuen adin txikiko seme alabak dira eta haur hauekin argazkilari batek aurrera eramandako proiektu interesgarria da filmaren gaia.


Haur hauen errealitate gordina erakusten digun pelikula hunkigarria da. Bainan benetan polita dena, istorio berak duen mezu positiboa da;finean, ezer ez duenak, ematen zaion hori nola baloratzen duen erakusten digulako.