Mostrando entradas con la etiqueta Ikasleen proiektuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ikasleen proiektuak. Mostrar todas las entradas

2009/03/17

BIRZIKLART

2009/03/11

ESPAZIOAREN OKUPAZIOA

Plastikako laugarren mailako ikasleak, "espazioaren okupazioa" gaiaren inguruan hausnartu dugu. Artista ezberdinek gai honen inguruan egindako proposamenak aztertu ditugu eta guk gure proposamen propioak aurrera eraman ditugu.
Hementxe duzue ikusgai gure ideien maketak. Orain lortutako emaitzak aztertuko ditugu eta aurretik finkatutako helburuak lortu ditugun hala ez ondorioztatu.

2009/03/10

KOLORE HOTZ ETA BEROAK.

kolore hotz eta beroak aitzakitzat hartuz, hona hemen 4.DBHko ikasleek egindako beste muntaiak.

FOTOMUNTAIAK

Argazkiak manipulatuz, jatorrizko esanahia erabat aldatu dezakegu.Hauxe izan zen
4.D.B.Hko ikasleek lortu zutena proiektu honekin.

2008/09/23

PLANOTIK ESPAZIORA

4. D.B.H-n, marrazketako arloan, egindako proeiktuaren emaitzak dira bertako irudi hauek. Diseinu lana zen honako hau eta ikasleek planoetan sortutako ideiak errealitate bihurtu behar zituzten. Denbora falta izan zen gure arazorik handiena eta hauetako proeiktu batzuk amaitu gabe geratu ziren. Bertako irudi hauek amaitutako hiru proiektu besterik ez dira....ia aurtengoan denak amaitzen ditugun!!

tus propias imágenes en una Slideshow para Myspace, Facebook, Orkut o tu página web!mostrar todos los imagenes de esta slideshow

ARTE LANAK BERINTERPRETATZEN

Pasa den ikasturtean D.B.H. 3-ko ikasleek, artista baten obra aukeratu eta honi interpretazio berri bat emateko aukera izan zuten.

Hementxe daude beraz, egindako lanaren emaitzetako batzuk. Izandako denbora, gutxi izan zela kontuan hartuz, lortutako emaitzak nahiko onak izan zirela ezin dugu ukatu. Zorionak zuei ere egindako lanarengatik!

tus propias imágenes en una Slideshow para Myspace, Facebook, Orkut o tu página web!mostrar todos los imagenes de esta slideshow

ERRETRATOAREN PROEIKTUA DBH 2-n.

Hementxe dituzue iazko ikasturte amaieran egindako proiektuaren emaitzetako batzuk. Bertan erretratoa landu genuen, bakoitza ezberdin egiten gaituen hori kontuan hartuz.
Emaitza politak lortu genituen eta hona hemen hauetariko adibide batzuk. Zorionak guztioi egindako lanagatik!

tus propias imágenes en una Slideshow para Myspace, Facebook, Orkut o tu página web!mostrar todos los imagenes de esta slideshow

2008/05/22

ERRETRATOAREN PROEIKTUA 2.DBH-N.

2.D.B.H.ko ikasleak,lan ta lan daude dagoeneko, kurtsoko azken proiektu honetan lanean. Oraindik ez ditugu azken emaitzak, bainan oso gustora ari dira lanean.
Emaitza interesgarriak ari gara lortzen. Bestela begira itzazue aurrerapen modura aurkezten dizkizuedan argazki hauek.

2008/05/06

ERRETRATOAREN PROEIKTUA 2.D.B.H-n.

2.D.B.H-ko ikasleak Erretratoaren proeiktua gauzatzen ari dira.
Haseran gizakion buruaren proportzioak ulertzeko egin genituen aurpegi eta eskuen marrazkiak dituzue ikusgai.
Orain proiektuaren bigarren fasean gaude. Bakoitzak bere buruaren erretrato bat lantzen ari da nahi duen modu eta teknikak erabiliaz.
Disfrutatu ezazue gure artista txiki hauen lanekin.




2008/04/23

CREA-SORMEN PROIEKTUAK MARTXAN


Crea-Sormen metodologia erabiliz, bi proiektu ezberdin ditugu martxan ikastolako bigarren hezkuntzan momentu hauetan.

Alde batetik, .D.B.H.2-ko ikasleak "Autoerretratoa" gaia aitzakitzat hartuz, nor diren erakutsiko digute. Ideiak garatuak dituzte dagoeneko, orain lanean hastea bakarrik falta da, eta oso gauza interesgarriak ikusiko ditugu hemendik gutxira.

Bestalde, D.B.H.4-ko marrazketako ikasleak ere "Espazioa Eraldatzen" izenburupean, heuren taldekako proeiktu kreatiboak garatzen ari dira, horretarako beste zenbait artista eta arkitektoen lanak ikusi eta aztertuz.Kurtso amaierarako izanen ditugu heuren lanen aurkezpenak.