2008/04/24

"BORN INTO BROTHELS" FILM DOKUMENTALA



Zana Briski eta Ross Kauffman zuzendariek eginiko "Born into Brothels" (los niños del barrio rojo) film dokumental honek dituen sariak ongi merezitakoak direla esan daiteke nere uste apalean.


Dokumental honen protagonistak, Calcutako prostituta batzuen adin txikiko seme alabak dira eta haur hauekin argazkilari batek aurrera eramandako proiektu interesgarria da filmaren gaia.


Haur hauen errealitate gordina erakusten digun pelikula hunkigarria da. Bainan benetan polita dena, istorio berak duen mezu positiboa da;finean, ezer ez duenak, ematen zaion hori nola baloratzen duen erakusten digulako.

No hay comentarios: