2008/05/31

EDWARD HOOPER (1882-1967)



Edward Hooper margolaria, New York estatuko herri batean jaio zen, Nyacken. New York hirian bizi izan zen eta haseran ilustratzaile edo publizitate marrazkilari gisa lan egin bazuen ere, pixkanaka gehien gustatzen zitzaion lanean murgiltzen joan zen:amerikarren bizimodua erakutsiko duten, bainan oso ikuspuntu pertsonaletik eta ahaztu ezinezko estiloaz eginiko margo lanak hain zuzen ere.

Orain, Hooperri homenaldi bat eginaz, bere lanetako batzuk biltzen dituen bideoa duzue ikusgai.

2008/05/29

PERSPEKTIBA KONIKOA

Azken ebaluaketa honetan, perspektiba konikoa lantzen egon gara DBH 3 eta DBH 4en. Ihes puntu bakarra edo eta bi ihes puntu erabiliz, hemen dituzue ikasleek sortutako barruko zein kanpoko espazioak.

2008/05/22

ASIER MENDIZABAL, EUSKAL ARTISTA MCBA-N.











Asier Mendizabal artista ordiziarrak, bere azken hamar urte hauetan egindako lanak biltzen dituen erakusketa interesgarria izan du MCBAn.

Bere ibilbide artistiko sakonak, forma, dikurtsoa eta ideologiaren arteko erlazioak erakusten ditu.

Erakusketa hau bere lan onaren eta konstantziren islada da dudarik gabe.
Zorionak Asier.

ERRETRATOAREN PROEIKTUA 2.DBH-N.

2.D.B.H.ko ikasleak,lan ta lan daude dagoeneko, kurtsoko azken proiektu honetan lanean. Oraindik ez ditugu azken emaitzak, bainan oso gustora ari dira lanean.
Emaitza interesgarriak ari gara lortzen. Bestela begira itzazue aurrerapen modura aurkezten dizkizuedan argazki hauek.

2008/05/18

ARROPA ZAHARRAK BIRZIKLATUZ

Madrilen egindako ekintza baten bideoa duzue hau. Bertan, Andrea Crewsek zuzenduta arropa zaharrez osatutako "mendi" batetatik sortutako diseinu berriekin egindako pasarela bat erakusten zaigu.

Birziklapenaz hitzegiten dugunean,botatzen dugun edozeri eabilera berria ematea dagoela ahazten zaigu.

Hona hemen sormenak ematen dizkigun aukera zabalen beste adibide interesgarri bat.

2008/05/16

JORGE OTEIZA :euskal kulturaren erreferentea.

Euskal Herriak eman ditu gizon haundiak eta kulturari dagokionez, Jorge Oteiza (1908-2003)da hauetako bat dudarik gabe...

Esistentziaren, artearen edo gizakia ta gizatasunaren oinarrizko ideiak zalantzan jarri eta bizitzan transzendentala den horri buruzko hausnarketa sakona eginez bizitu zen pasioz betetako gizon interesgarria berau. Hementxe duzu bera eta bere teorietako batzutara hurbiltzeko bideotxo bat.



Bere obra ezagutu nahi baduzu, Altzuzako herrian dagoen museora bisita egitea ere interesgarria da oso.

2008/05/12

ERRETRATO BAT PAINTEKIN NOLA EGIN.

Ordenagailua erabiliz erretrato bat marraztea ez da gauza erraza. Bainan pazientziarekin eta marrazten ikasteko gogoa eduki ezkero, honelako gauza politak egin daitezke.

2008/05/09

KOMIKIAK EGITEKO PROGRAMAK

Komiki bat sortu nahi baduzu, programa hauek aukera ematen digute nahi ditugun argazki edo irudiekin komikiak egiteko.
Comiqs
Pixton

Gustokoa baduzu komikien mundua eta istorio bat kontatu nahi baduzu animatu zaitez eta sortu ezazu zure komiki propioa eta egindako lana besteok ikustea nahi baduzu, animatu zaitez gure blog honetan aurkezten.

2008/05/06

ERRETRATOAREN PROEIKTUA 2.D.B.H-n.

2.D.B.H-ko ikasleak Erretratoaren proeiktua gauzatzen ari dira.
Haseran gizakion buruaren proportzioak ulertzeko egin genituen aurpegi eta eskuen marrazkiak dituzue ikusgai.
Orain proiektuaren bigarren fasean gaude. Bakoitzak bere buruaren erretrato bat lantzen ari da nahi duen modu eta teknikak erabiliaz.
Disfrutatu ezazue gure artista txiki hauen lanekin.