2009/03/25

BIRZIKLART: ARTEAZ BIRZIKLATU.

Datozen aste hauetan DBH 3. mailan proeiktu berri bat hastera goaz. Helburu nagusia, material ezberdinak birziklatuz arte-lanak, edo bestelako objetu berriak egitea izango da. Guzti hau hobeki uler dezazuen hona hemen aurkitutako zenbait adibide:


2009/03/17

BIRZIKLART

2009/03/11

ESPAZIOAREN OKUPAZIOA

Plastikako laugarren mailako ikasleak, "espazioaren okupazioa" gaiaren inguruan hausnartu dugu. Artista ezberdinek gai honen inguruan egindako proposamenak aztertu ditugu eta guk gure proposamen propioak aurrera eraman ditugu.
Hementxe duzue ikusgai gure ideien maketak. Orain lortutako emaitzak aztertuko ditugu eta aurretik finkatutako helburuak lortu ditugun hala ez ondorioztatu.

2009/03/10

KOLORE HOTZ ETA BEROAK.

kolore hotz eta beroak aitzakitzat hartuz, hona hemen 4.DBHko ikasleek egindako beste muntaiak.

FOTOMUNTAIAK

Argazkiak manipulatuz, jatorrizko esanahia erabat aldatu dezakegu.Hauxe izan zen
4.D.B.Hko ikasleek lortu zutena proiektu honekin.

2009/03/08

"VILLAGE UNDERGROUND" PROIEKTUA LONDONEN




Azken aldi honetan proiektu berri bat prestatzen ari naiz eta gaia "Birziklartea" izanen da, hau da, birziklatutako materialekin artea egitea. Mota guztietako proposamen eta proiektuak topatu ditut eta hauxe ikusi dudan interesgarrienetariko bat:"Village underground" delakoa Londonen, metroko bagoi zaharrekin eraikitako artistentzako estudio edo tailerrak. Diru gutxiren truke proposamen arkitektoniko berri eta ikusgarria.

2009/03/05

Andy Goldsworthy



Andy Goldsworthy Cheshire ( Britaina handia) 1956 ean jaio zen. Txikitatik naturarekin izan du harremana eta Yorkshiren izan zen guzti hau, gainera, College of Art eta Preston Polytechnicen egin zituen bere arte ikasketak.
Land art ekin egin ditu bere lan gehienak leku zabal eta ezberdinetan: Ingalaterra, Noruega, Kanada, Japonia, Estatu Batuak eta Ipar poloan. Honetaz aparte, bere obrak leku garrantzitsu ezberdinetan izan dira ikusgai adb: Metropolitan Museum of Art, Nueva York, el Scottisch National Museum of Modern Art, Edimburgo edo Setagaya Art Museum, Tokio. Bestalde, bere obra guztiak naturan aurkitzen diren materialekin eginak daude: egurra, hostoak, izotza… material hauek paisaiarekin nahasten dira, nahiz eta asko kostatu batzuetan eta besteetan bere obra batzuk puskatu pazientzia haundia dauka, behin eta berriz egiten hasten bait da bukatu arte. Bere obra aipagarrienak Rios y mareas pelikula dokumentalean daude ikusgai...
Egileak:Izaskun, Irune eta Patricia.

2009/03/04

MARRAZKETA TEKNIKOA: SISTEMA DIEDRIKOAREN OINARRIAK ULERTZEKO PROGRAMA INTERESGARRIA




4.D.B.H. ko marrazketa teknikoko ikasleei zuzendua doa sarrera hau. Sistema diedrikoaren oinarriak ikasten ari garenez,interesgarria izan daiteken programa bat topatu dut. "Laboratorio virtual para el estudio del sistema diédrico" deitzen eta gazteleraz egon arren zuen jakituria hareagotzeko interesgarria iruditu zait.

2009/03/03

SUKALDEAN ARITZEKO BESTE MODU BAT

PERSPEKTIBA LANTZEN

D.B.H.3-ko ikasleak perspektiba konikoa landu dugu. Orain praktikara pasatu eta espazio ezberdinak marraztu ditugu.
Bideo interesgarria aurkitu dut gai honekin lotua. Katalanez dago bainan interesgarria iruditu zait perspektibaren jatorria jakin dezazuen.