Otsailaren 9tik aurrera, Asier Mendizabal (Ordizia, Gipuzkoa, 1973) artistaren hainbat lan berri hartuko ditu Madrilgo Reina Sofia museoak. Guztira 12 artelan izango dira ikusgai, tartean eskulturak, collage-ak, argazkiak eta testuen offset inprimatzeak.
Aldez aurretik eman diguten forma konkretu baten inguruan dagoena zalantzan jartzea proposatzen du artistak. Bilduma honek, gainera, ideologiak gizabanakoak elkartzeko duen gaitasunaren inguruko hausnarketa ere plazaratzen du.
Hard Edge eta Soft Focus artelanak erakusketa honetarako sortu ditu, berariaz. Baina, badira lehendik sortutakoak ere; Figures and prefigurations eta Auñamendi lanek, adibidez, testuinguru ideologiko ezberdinetatik abiatuta emaitza formal antzekoetara heldu diren artisten argazki muntaiak biltzen dituzte. Otxarkoaga argazki pieza eta Memorial eskultura ere ikusgai izango dira Madrilen.
''Edukiak eta formak elkarrekin doaz Mendizabalen lanetan'', esan du Manuel Borja Villel Madrilgo Reina Sofia museoko zuzendariak. ''Bere lan batzuek Jorge Oteiza eta Agustín Ibarrola ekartzen dute gogora'', gaineratu du.
Manuel Borja Villelen ustetan, Mendizabalen lanetan formaren eta identitatearen, eta elementu poetikoaren eta Historiaren arteko oreka dago. ''Formaren, hitzaldiaren eta ideologiaren arteko harremanei arreta berezia jartzen die'', esan du.
Madrilgo museoko zuzendariaren ustez, ''modernotasunak etorkizuneko proiektu bat izateari utzi dio eta orain tradizio bihurtu da''. Bere hitzetan, '' euskal artistak arazo horri egiten dio aurre''.
Asier Mendizabalen lanak maiatzaren 2ra arte egongo dira ikusgai Madrilgo Reina Sofia Museoan.
Asier Mendizabalen erakusketa Reina Sofian, forma aztertzeko - EiTB Kultura Artea
2011/02/14
ASIER MENDIZABAL ARTISTA REINA SOFIAN
Suscribirse a:
Entradas (Atom)