2008/04/25

ANIMAZIO BAT EGIN NAHIKO ZENUKELA????

Apuntatu itzazu osagarriak:

-Bideo edo argazki kamara bat.
-Nahi duzun koloreko Plastilina zati bat.
-Istorio bat kontatzeko gogoa.

Hiru osagarri hauek konbinatu eta listo!!


MUNDUKO LORE HANDIENA: PLASTILINAZ EGINDAKO IPUINA

Jose Saramago idazle haundiak idatzitako "La flor más grande del mundo" ipuinean inspiraturik, Juan Pablo Etcheverryk eginiko animaziozko film laburra duzue ikusgai. Pertsonaiak plastilinaz eginak daude. Oso polita!!

WOMEN IN ART

Emakumeak izan gara artista askoren inspirazio iturri. Hemen duzue honen adibidea.

2008/04/24

"BORN INTO BROTHELS" FILM DOKUMENTALA



Zana Briski eta Ross Kauffman zuzendariek eginiko "Born into Brothels" (los niños del barrio rojo) film dokumental honek dituen sariak ongi merezitakoak direla esan daiteke nere uste apalean.


Dokumental honen protagonistak, Calcutako prostituta batzuen adin txikiko seme alabak dira eta haur hauekin argazkilari batek aurrera eramandako proiektu interesgarria da filmaren gaia.


Haur hauen errealitate gordina erakusten digun pelikula hunkigarria da. Bainan benetan polita dena, istorio berak duen mezu positiboa da;finean, ezer ez duenak, ematen zaion hori nola baloratzen duen erakusten digulako.

2008/04/23

ANIMAZIOAREN ERABILERA PUBLIZITATEAN

Ziur bere momentuan telebistan ikusi zenuela, eta hala bada gogoratuko duzula.....

Nola ahaztu honelako animazio bikaina,Kataluniako Kaba marka ezagun batek egindako kanpainetako bat, hain zuzen ere.


ERRETRATOA

Hemen duzue, Autoerretaoaren proeikturako baliagarria izango zaizuen adibide sorta.



CREA-SORMEN PROIEKTUAK MARTXAN


Crea-Sormen metodologia erabiliz, bi proiektu ezberdin ditugu martxan ikastolako bigarren hezkuntzan momentu hauetan.

Alde batetik, .D.B.H.2-ko ikasleak "Autoerretratoa" gaia aitzakitzat hartuz, nor diren erakutsiko digute. Ideiak garatuak dituzte dagoeneko, orain lanean hastea bakarrik falta da, eta oso gauza interesgarriak ikusiko ditugu hemendik gutxira.

Bestalde, D.B.H.4-ko marrazketako ikasleak ere "Espazioa Eraldatzen" izenburupean, heuren taldekako proeiktu kreatiboak garatzen ari dira, horretarako beste zenbait artista eta arkitektoen lanak ikusi eta aztertuz.Kurtso amaierarako izanen ditugu heuren lanen aurkezpenak.

MIELTXO: PLASTILINA IRAKASLEA









Blog berri honi nola deitu pentsatzen ari nintzela, Mieltxo, plastilinako irakaslea etorri zitzaidan gogora...zergatik?agian zenbaitetan harekin identifikatua sentitzen naizelako izanen da!!

Hau da beraz,
Patxi Huarte komikilariari eta nola ez Mieltxo plastilinako irakasleari eginen diedan omenaldi txikia: PLASTILINA, PAZ DE ZIGANDAKO PLASTIKA ETA IKUS HEZKUNTZETAKO BLOGA. Bejondeizuela lagunak!!